XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

zatiturik zeuden.

Caracasko giroa diru giroa zen.

Tropikoak gizona ganoragabetu eta zirindu egiten zuela eta, Caracasko giro horretatik ihes egitea erabaki genuen.

Egia esan, Oñatibiak orduan esan bazidan, goazen Alaskara, ni Alaskara joango nintzen. Brasilera? Brasilera!

New Yorkera joateko asmoa azaldu zidan, eta ni berekin joatekotan nintzen.

Oñatibiak ezaguna zuen Galindez eta gutun bat idatzi zion; joateko, esan zigun.

Baina airean genuen dena.

Oñatibiak zioen bosgarren abenidan txistua jotzen hasiko zela, hori zela bere giltza, euskaldunen bat hurbilduko zitzaiola, eta konponduko zela.

Eta nik, ez dakit zerk eman zidan, azkenean Euskal Herrira itzultzeko gogoa.

Hori esan nionean, hasi zen planak egiten...

Esan zidan Euskal Herrian bilatu behar nituela euskaraz idazten zuten batzuk, hango berriak euskaraz emango zituztenak, aldizkarian ateratzeko, New Yorketik Argia-rekin segitzeko asmoa baitzuen.

Horrelako plan eta ameskeriekin etorri nintzen hona.

Ia hamar urte baziren Euskal Herria utzi zenuela.

Eta euskaraz egiteko aukera gutxi izan banuen ere, eutsi egin nion hizkuntzari, eta Elorriora etorri nintzenean, lagunak aukeratzerakoan-eta, garbi-garbi egin nuen euskaldunen aldeko aukera.

Zerbait idazten ere hasi nintzen, etorri eta lasterrera.

Baditut bertso batzuk xelebreak, oso adiskide egin nintzen familia baserritar bati eginak.

Ezagutu ditut euskaltzale ez zirenak, Ameriketara joan eta erbestetik abertzaletuta etorri direnak

Segundo Eizmendik opariren bat edo eman zidan bere anaiarentzat, hona etorri nintzenean, eta Basarri nire etxean egon zen.

Hortik harreman txiki batzuk izan genituen, eta bertso batzuk eman nizkion, ea zer iruditzen zitzaizkion.

Baina ez zidan erantzun ere egin, normala.

Hamar urte kanpoan ibili zinenean, zer eratako harremana izan zenuen Euskal Herrian zeudenekin? Familia, lagunak...

Batere ez. Bederatzi urte deskonektatuta pasa nituen. Gutunen bat edo beste, baina besterik ez.